Ondare historikoa sustatzeko helburua duen POCTEFA proiektu horrek ia 3,5 milioi euroko aurrekontua du, eta mesede eginen die Eugi eta Zubiri kontzejuei eta Esteribarko Udalari
‘KINTONDARE’ proiektuaren aurkezpenean, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak azpimarratu du mugaz haraindiko lankidetza oso garrantzitsua dela Europako proiektuen Euroeskualdeko eta lurraldeko kohesiorako. Aipatutako proiektua 2021-2027 aldirako Interreg POCTEFA programaren barruan dago, eta Urkiagako lepoan aurkeztu da. Mugaz haraindiko ondare historikoa sustatzeko proiektu horrek 3.446.315 euroko finantzaketa du, eta Nafarroan mesede eginen die Eugi eta Zubiriko kontzejuei eta Esteribarko Udalari, hain zuzen.
Ekitaldia ‘KINTONDARE’ren sustatzaileek antolatu dute; besteak beste, Esteribarko Udalaren eta Eugi eta Zubiri kontzejuen ordezkari publikoek, Nafarroaren aldetik, eta Urepel eta Baigorri komunen, Bankako Udalaren eta Baigorri Haraneko (Akitania Berria) Batzorde Sindikalaren ordezkariek, Frantziaren aldetik. Ollo lehendakariordearekin batera, Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia egon da.