Europako Batzordeak erabaki du Europako herritarren bi ekimen hauek erregistratzea: “Aire-kuotak” eta “Ez suntsitu bideojoko gehiago”.

“Air Quotas” ekimenak Batzordeari eskatu dio herrialde bakoitzean herritarren karbono-kuotak ezartzeko, enpresek deskarbonizatzeko pizgarria izan dezaten kontsumitzaileen eskariaren bidez. Antolatzaileek uste dute mekanismo hori ondasun eta zerbitzuen erosketa guztiei aplikatu behar zaiela, aireko garraiotik hasita.

“Stop Destroying Videogames” ekimenaren antolatzaileek Batzordeari eskatu diote EBn bideojokoen lizentziak saltzen edo ematen dituzten editoreak behartu ditzan bideojokoak egoera funtzionalean uztera (jokatzeko moduan), editoreek ez ditzaten bideojokoak urrunetik baliogabetu.

Europako herritarren bi ekimenek betetzen dituzte dagokion legedian ezarritako baldintza formalak. Hori dela-eta, Batzordeak uste du legez onargarriak direla. Oraingoz, Batzordeak ez du proposamenen funtsa aztertu.

Ekimen bat erregistratzeko erabakia hartzeko, azterketa juridiko bat egiten da jakiteko ekimena onargarria den Europako Herritarren Ekimenen Erregelamenduaren arabera. Ez dira aurrez juzgatzen ekimen horren gainean Batzordeak hartuko lituzkeen ondorio juridiko eta politikoak edo hartuko lituzkeen neurriak, gutxienez EBko milioi bat herritarren babesa lortuko balu.

Ekimenaren edukiak antolatzaile-taldearen iritziak biltzen ditu soilik, eta inola ere ezin da esan Batzordearen ikuspuntuaren isla dela.

Informazio gehiago