Stardust Europako proiektuak jardunbide egokien eskuliburu bat argitaratu du, beste hiri eta alderdi interesdun batzuek sei herrialdetan frogatutako esperientzien ikasbidea eskuratu dezaten.

CENER Fundazioa buru duen proiektuak 20.639.190,64 euroko aurrekontu orokorra izan du, eta Europar Batasunak 17.884.254,40 euroko ekarpena egin du, Horizonte 2020 programaren bidez. Espainiako bazkideen artean, hainbat enpresa daude, baita Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Iruñerriko Mankomunitatea ere.

Stardust proiektuaren barruan, erabilera publikoko 400 bizikleta elektriko dituen sistema bat instalatu da Iruñean, 240 bizikleta gehiago hartuko dituena laster, eta kargatzeko 66 puntu daude kale, eraikin publiko eta lurpeko aparkalekuetan eta estalki fotovoltaikoa duen Park & Ride gune batean. Alde horretatik, bizikletetarako aparkaleku seguruak ere jarri dira, kargagailu elektrikoak dituztenak.

Autobus elektrikoen aldeko apustuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan karga adimenduneko estazio bat instalatu da mota horretako ibilgailuetarako: bigarren bizitzako bateria osagarri bat du, 84 kWh-ko biltegiratze ahalmena duena, eta 136 kWp-ko potentziadun sistema fotovoltaiko bat ere bai. Horrela, potentzia handiena ematen die autobusei, eta banaketa elektrikoko sarearen potentzia konstantean kargatzen da, gainerako denboran.

Informazio gehiago proiektuaren webgunean