Kontseiluak formalki onetsi du enpresen jasangarritasunaren arloko behar bezalako arretari buruzko zuzentaraua. Erabakiak hartzeko prozeduraren azken urratsa da.

Onetsitako zuzentarauak betebeharrak ezartzen dizkie enpresa handiei, beren jarduerek giza eskubideetan eta ingurumenaren babesean dituzten ondorio negatiboei dagokienez. Betebehar horiei lotutako erantzukizunak ere ezartzen ditu. Arauek, enpresen eragiketei ez ezik, haien filialen eta bazkide komertzialen jarduerei ere eragiten diete, enpresen jarduera katean barna.

Zuzentarauak 1.000 langiletik gorako enpresei eraginen die, baldin eta 450 milioi eurotik gorako negozio bolumena badute eta honako jarduera hauek egiten badituzte: ondasunak aldez aurretik ekoiztea, zerbitzuak ematea, eta produktuen ondorengo banaketa, garraioa edo biltegiratzea. Onetsi berri den legeriak ukitzen dituen enpresek arriskuan oinarritutako sistema bat hartu eta aplikatu beharko dute, zuzentarauak giza eskubideen eta ingurumenaren arloetan identifikatzen dituen kalteak gainbegiratu, prebenitu edo konpontzeko.

Informazio gehiago