Gazteentzako EBko kanpo ekintzarako planaren esparruan, Batasunak agerian uzten du multilateralismoarekin eta gazteen parte hartzearekin duen konpromisoa, eta Nazio Batuen Gazteriaren Bulegoari milioi bat euroko ekarpena eginen diola iragarri du –2023ko abenduan sortu zen bulegoa–. Ekarpen horren helburua da mobilizazioa indartzea eta gazteen interesekoak diren gaiak sustatzea Nazio Batuen baitan, bereziki garapen jasangarria, bakea eta segurtasuna, eta giza eskubideak.
Funtsek sentsibilizazio jarduerak babestuko dituzte, bai eta munduko eta nazioko foro multilateraletan gazteen parte hartzea indartzeko diseinatutako laguntza eta tresnak ere. Gazteek beren bizitzetan eta etorkizunean eragina duten politiken eta erabakien garapen bateratuan modu esanguratsuan parte hartzeko aukera eta bitartekoak izanen dituztela bermatzea da helburua.
Gaur eginen du aurkezpena Jutta Urpilainen Nazioarteko Elkarteen komisarioak, Felipe Paullier Gazteriaren Gaietarako NBEko idazkari nagusiaren albokoarekin izanen duen bileran.
Ekarpen horrek berretsi egiten du EBk gazteak inplikatzeko, gaitzeko eta konektatzeko duen konpromisoa, 2022-2027 Kanpo Ekintzan Gazteentzako Ekintza Planean ezarri bezala. Plan hori mundu osoko gazteekin elkarte estrategiko bat sortzeko historiako lehen esparru politikoa da. Elkarte horren helburua da haientzat etorkizun erresistenteagoa, integratzaileagoa eta jasangarriagoa eraikitzea.