Nafarroak, Errioxarekin, Bordelerekin eta EAErekin batera, hazkuntza-praktikak hobetzeari eta biodibertsitatea handitzeari buruzko VITISAD Europako proiektuaren bigarren faseari ekin dio.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak, Erriberriko EVENA mahastizaintza- eta enologia-zentro publikoaren bidez, ikerketa-ildo berriak irekitzen jarraitzen du mahastiak klima-aldaketara egokitzeko eta ardoaren barietateak eta kalitatea hobetzeko, sektorearentzat kritikoa den une honetan.

Nafarroako, Errioxako, EAEko eta Bordeleko mahastizaintza- eta ardogintza-komunitateek erabaki dute VITISAD Europako proiektuan atera dituzten ondorioak eta emaitzak baliatzea, ezagutza ezartzeko eta sektorean zabaltzeko bigarren faseari elkarrekin ekiteko.

Hortik aurrera, VITISAD II proiektuak helburu izanen du mahats-barietateen biodibertsitatea handitzea, berotze globaleko testuinguruan laborantza-praktikak hobetzea, herbizidak erabili ordez landare-estalkiak erabilita lurzorua hondatzeko arriskuak prebenitzea, ureztatze-uraren erabilera optimizatzea eta mahatsak udako tenperatura altuetatik babesteko itzal-teknikak erabiltzea, besteak beste. Ikerketa horien guztien helburua da mahastiak klima-aldaketara egokitzea eta ardoaren kalitatea handitzea, azken batean.

Informazio gehiago