Oronozko aldageltokia eraikitzeko obrek 753.245 euroko inbertsioa izan dute, eta, Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivitek bere bisitan nabarmendu duenez, “Next Generation Europako funtsen kargura finantzatu da azpiegitura hau, eta inguruan garraio publikoko joan-etorriak errazten eta bide-segurtasuna hobetzen lagunduko du”.
Aldageltoki berria NA-8303 errepidean dago, Martin Urrutia etorbideko hiri-ehunaren barruan, gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen diren bi zelaigune eta autobusentzako lekua dituen partzela batean. Chivite kontseilariaren hitzetan, “lanposturako ibilgailua partekatzen duten gidarien elkargunea da, eta horrek etengabeko trafiko-mugimendua eragiten du. Gainera, mediku-kontsultategitik metro gutxira dagoenez, pazienteentzako aparkalekuen eskaria dago”.
Aldageltokiak, halaber, Baztan-Bidasoa etorkizuneko emakidaren beharrei erantzunen die, eta eskariaren araberako garraio-zerbitzuetako batzuen arteko elkargunea izanen da, haiek bidaiariak haraino eramanen baitituzte garraio publikoarekin lotzeko.