Hidrogeno Garbirako Europako Elkarteak (Clean Hydrogen Partnership) 178 milioi euroko dirulaguntzak eman ditu 2023ko deialdian, EB guztian hidrogenoaren I+b teknologia garatu dadila sustatzeko. 28 herrialdetako 31 proiektuk jasoko dute finantzaketa. Gainera, beste lau proiektu sinatu dira Hydrogen Valleys (hidrogenoaren haranak) plataformaren barnean, 47 milioi eurokoak.
Hidrogenoaren teknologien arloko ikerketa eta berrikuntza sustatzeko hautatu diren 31 proiektuek hidrogenoaren balio-kate guztia hartzen dute kontuan: etengabeko laguntza; Europako elektrolisi-teknologia arras berritzaileak; hidrogenoa lurpean eskala handian gordetzen ahal dela frogatzen duten proiektuak (1.000 tona hidrogeno, gas naturalaren biltegi agortuetan); hidrogeno likidoz hornitzeko estazioak; MW askoko erregai-pilak, itsasoan erabiltzekoak, eta makina mugikorrendako erregai-pilak; hidrogeno-turbinen hurrengo belaunaldia; murrizten zailak diren industrietako makinak modernizatzea; eta Europan lan-indarra sortzea, Hidrogenoaren Akademia bat sortuz, produktu berrien hurrengo belaunaldia prestatzeko, ikerketaren erronka estrategikoei erantzute aldera.
Inbertsio hauez gain, iaz, urte hasieran, beste 33 proiektuk 258,5 milioi euro jaso zuten, 2022ko deialdiaren barnean. Bestalde, Clean Hydrogen Partnership delakoaren 2024ko deialdian 113,5 milioi euro bideratuko dira, 20 gai berritan banatuta, hidrogenoaren balio-kate osoan ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak bultzatzen dituzten proiektuetarako. Epea zabalik egonen da apirilaren 17ra arte.