Europako Batzordeak EBko bigarren hezkuntzako ikastetxeetako itzultzaile gazteen 17. lehiaketako (Juvenes Translatores) 27 irabazleak iragarri ditu. Aurtengo leloa “desberdintasuna nabarmentzera ausartzea” izan da.

3 000 parte-hartzaile sutsuk baino gehiagok beren hizkuntza-ezagutzak erakusteko aukera izan zuten, EBko 24 hizkuntza ofizialetatik bi aukeratu eta testu bat itzulita. Ingelesa gailendu zen arren, aukeran ziren 552 hizkuntza-bikoteen artetik 155 konbinazio erabili zituzten 701 ikastetxetako ikasleek; horien artean, errumanieratik suedierara eta txekieratik danierara.

Lehiaketan parte hartu zuten ikasleek aukera izan zuten itzulpenaren mundu liluragarria ezagutzeko. Austriako ikastetxe bateko ikasle baten hitzak ekarriz: “Juvenes Translatores ez zen lehiaketa hutsa izan niretzat, baizik eta itzulpena ezagutzeko aukera bat.  Esperientzia bat, zeinaren bidez jabetu bainintzen hizkuntzak oso ezberdinak izan daitezkeela, baina azken batean denok elkar lotzen gaituztela”.

Europako Batzordeko itzultzaileek irabazle bat hautatu zuten EBko herrialde bakoitzeko, eta 247 ikaslek aipamen berezia jaso zuten beren itzulpen bikainengatik.

Sariak banatzeko ekitaldia Bruselan eginen da 2024ko martxoaren 21ean.

Informazio gehiago