70 lagun inguru bilduko dira Iruñean, lanean ongizate psikologikoa izatera bideratzen diren hainbat estrategia aztertzeko

Europako hamarnaka eskualderekin batera, proiektu batean parte hartuko du Nafarroak, genero berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa enpresa sarearen lehiakortasuneko eta desberdintzeko faktoretzat txerta daitezen eta, bereziki, S4 espezializazio adimentsuaren estrategian zehaztutako lehentasunezko arloekin lotutako industria arloan.

Enpresa sektorearen, elkarte profesionalen eta sektorialen, aholkularitza enpresen eta beste erakunde batzuen ordezkari, 70 bat lagun bildu dira industriaren arloan genero berdintasuna lehiakortasuneko faktoretzat txertatzea xede duen jardunaldian, betiere Debuting proiektuaren esparruan. ‘Enpresen ongizaterako erronka berriak’ izenburupean, lanean ongizate psikologikoa izateko estrategiak aztertu dituzte, baita genero berdintasuna enpresen osasunerako zein garrantzitsua den ere.

Aipatu behar da genero berdintasunaren alde egiteak baduela eraginik enpresen lehiakortasunean, esate baterako, talentua erakartzeko eta talentuari eusteko ahalmen handiagoa izaten dute, lantaldeen produktibotasuna, sormena eta berrikuntza areagotu egiten dira, giro onean lan egiten dute edo enpresaren izen ona eta konfiantza hobetu egiten da bezeroen, bazkideen eta, oro har, herritarren artean. Dena den, Nafarroako azken datuen arabera, emakumeak % 13,35 baino ez dira administrazio kontseiluetan, % 26,27 zuzendaritzako postuetan eta % 24,3 industria enpresen plantilletan.

Irakurri gehiago