Kontseiluak proposamen bat onartu du EBn eta Erresuma Batuan ibilgailu elektrikoak fabrikatzen dituzten enpresei denbora gehiago emateko ibilgailu elektrikoetarako eta baterietarako tokiko edukiaren baldintzak betetzeko, EBren eta Erresuma Batuaren arteko Merkataritza eta Lankidetza Akordioaren babesean.
Erabaki bat hartu du, aukera emanen diona EBri akordio bat lortzeko Erresuma Batuarekin ibilgailu elektrikoetarako eta baterietarako indarrean dauden jatorrizko arauak 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzeari buruz. Horrela, saihestuko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera arau zorrotzagoak indarrean jartzea eta % 10eko arantzela aplikatzea baldintza horiek betetzen ez dituzten EBren eta Erresuma Batuaren artean merkaturatutako produktuei.
Xedea da industriak tartea izan dezala 2027ra bitarte tokiko eduki-baldintza zorrotzenetara egokitu ahal izateko, aldi horretan ibilgailu elektrikoentzako baterien ekoizpena areagotuz. Horretarako, 3.000 milioi euro inguruko laguntza emanen da, Berrikuntza Funtsaren kargura.
Indarrean dauden jatorrizko arauen luzapena blokeo-mekanismo batekin osatzen da, eta mekanismo horrek ziurtatzen du 2027tik aurrera tokiko edukiaren betekizunetarako araubide osoa aplikatuko dela, Merkataritza eta Lankidetza Akordioaren babesean, akordio horretan xedatzen den bezala. Beraz, ez da aldaketarik egiten ahalko 2032a baino lehen.