Europar Batasuneko Kontseiluko presidentetzak behin-behineko akordioa egin du Europako Parlamentuarekin, lantokian sexu diskriminazioa prebenitzen laguntzeko lege berri baten inguruan, EBko berdintasun organoen independentzia eta funtzionamendua indartuz.

Zuzentarauak arau lotesleak ezarriko ditu enpleguaren eta okupazioaren eremuetan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaz arduratzen diren berdintasunerako erakundeentzat.

Kontseiluak eta Parlamentuak behin-behineko akordioa babestu beharko dute orain. Gero, bi erakundeek formalki onartuko dute, berrikuspen juridiko-linguistiko bat egin ondoren. Onartzeko urrats formalak egin ondotik, estatu kideek 24 hilabete izanen dituzte zuzentarauaren xedapenak beren legeria nazionalean txertatzeko.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.