Batzordeak “Mugaz gaindiko konponbideak errazteari buruzko erregelamendua” izeneko proposamen aldatua onartu du gaur, estatu kideei laguntzeko Europako mugaz gaindiko eskualdeetan bizi diren 150 milioi pertsonen eguneroko bizitzan eragina duten oztopoak konpontzen.

Eskualde horietako pertsonek, enpresek eta administrazio publikoek dituzten oztopoen artean daude mugaz gaindiko dimentsioa kontuan hartzen ez duten arau teknikoak edo xedapen administratibo eta juridiko nazionalak. Azpiegituraren garapenari eta mugaz gaindiko zerbitzu publikoen funtzionamenduari eragiten ahal die. Horrelako oztopoek mugaz gaindiko komunitateen bizitza zailtzen dute; adibidez, osasun zerbitzuetarako sarbidea mugatzen dute (larrialdietakoak, kasu) eta hondamendietan erantzuteko ahaleginak koordinatzeko eta baterako azpiegitura proiektuetan laguntzeko gaitasuna murrizten dute

EBko merkatu bakarraren funtzionamendua nabarmen hobetuko litzateke oztopo horiei helduko balitzaie. Batzordeak finantzatu duen azterlan baten arabera, dauden oztopo juridiko eta administratiboen % 20 kentzeak BPGa % 2 handituko luke mugaz gaindiko eskualdeetan, eta milioi bat lanpostu baino gehiago sortuko lituzke.

Informazio gehiago