Batzordeak zenbait proposamen egin ditu bidaiarien esperientzia hobetzeko, haien eskubideak indartuz.

Arau berriek oinarri izanen dituzte ikasitako gaiak, hala nola COVID-19aren krisian izandako esperientzia eta Thomas Cook bidaia-taldearen 2019ko porrota, eragin handia izan baitzuten bidaiariengan eta bidaia-merkatuan. Bereziki, itzulketari buruzko arauak argituko dituzte, hegaldiak edo bidaia multimodalak bitartekari baten bitartez erreserbatzen diren kasuetan, hartara pertsonak babestuago egon daitezen bidaiak ezeztatzen badira.

Horrez gain, bidaiak erraztuko dituzte, bereziki bidaia-zerbitzu edo garraiobide bat baino gehiago erabiltzen dituztenak, eta bermatuko dute bidaiariek zuzeneko laguntza dutela eta denbora errealean informazio hobea dutela, esaterako, atzerapenei eta ezeztapenei buruz. Arreta berezia jarri da desgaitasuna duten pertsonen eta mugikortasun murriztua dutenen beharretan, garraiobideen arteko aldaketa errazteko eta laguntzaren kalitatea hobetzeko, hala behar denean.

Informazio gehiago