EBko Etxebizitzako eta Hiri Garapeneko ministroek adierazpen bat egin dute elkarrekin, eta nabarmendu dute lanean jarraitu beharra dagoela herritarrei etxebizitza duin eta egoki bat izateko aukera bermatzeko.

Etxebizitzaren eta hiri garapenaren arloan EBn azaleratu diren erronka garrantzitsuak aipatu dituzte, zeinak COVID-19aren pandemiak eta Ukrainako gatazkak areagotu baitituzte. Etxebizitzaren prezio altuen ondorioz, eta etxebizitza eskuragarrien eskaintza gero eta murritzagoa denez, EBko herritarrek ezin dute etxebizitza bat eskuratu.

Testuinguru horretan, Europar Batasuneko etxebizitzaren eta hiri garapenaren erronkei heltzeko biderik egokiena da lankidetza bultzatzea gobernu-maila guztietan (Europa mailan eta estatu, eskualde eta tokiko mailetan), gobernantza tresnen bitartez.  Ildo horretan, Europar Batasunerako Hiri Agenda funtsezko tresna da maila anitzeko gobernantza horretarako.

 

Asmo horiek abiarazteko, estatu kideek Europar Batasunaren finantzaketa aukerak aprobetxatu behar dituzte, hain zuzen ere urte anitzeko finantza esparruak eta «Next Generation» funtsek eskaintzen dituztenak.

Informazio gehiago