Kanpo Arazoetako Kontseiluak, EBko estatu kideentzat interesgarriak diren beste gai batzuen artean, eztabaidatu du Gazako zerrendaren egoerari eta Errusiak Ukrainari egindako erasoari buruz.
Europako ministerioetako arduradunek hitz egin dute Gazako egoeraz eta liskarrak berehalakoan bertan behera uzteko premiaz, korridore humanitarioak ezartzeko,komunikatu batean adierazi zuten bezala.
Kontseiluak argi utzi du Rafah-ko korridorea irekitzea, gertaera positibotzat jotzen bada ere, ez dela nahikoa eskualdeko egoera humanitarioa arintzeko.
Ildo horretan, korridore humanitario gehiago irekitzeko eskatu dute, baita itsas ibilbide bat egiteko aukera ere, eta bahituak berehala eta baldintzarik gabe askatzea eskatu dute. Kontseiluak tentsio-igoera saihesteko deia egin du, eskualde-gatazka eragin baitezake.
Kontseiluan Ukrainako Kanpo Arazoetako ministro Dmitró Kulebak ere parte hartu du. Hark Errusiak Ukrainari egindako erasoaren egungo egoera zertan den adierazi du, eta Ukrainaren beharrak eta lehentasunak aurkeztu ditu.
Europako ministroek Armeniaren eta Azerbaijanen arteko egoerari buruz ere eztabaidatu dute, aintzat harturik Azerbaijanek 2023ko irailaren 19an eta 20an Karabakh Garaian egindako operazio militarra eta, ondoren, Karabakhetik 100.000 armeniar baino gehiagoren lekutze masiboa zein harremanak normalizatzeko egiten ari diren ahalegina.
Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean