Adimen artifiziala (AA) gero eta presenteago dago gure bizitzan, eta EBk arautu egin nahi du, teknologia berritzaile hori garatzeko eta erabiltzeko baldintza hobeak bermatzeko.
Europako AAri buruzko estrategiak EB munduko erreferentzia bihurtu nahi du teknologia horretan, ikuspegi humanistarekin, eta berekin dakartzan aukerak eta mehatxuak kontuan hartuta.
EBko Kontseiluaren txandako presidentetzan, Espainia saiatuko da adimen artifizialaren erabilerari buruzko Europako erregelamendua bukatzen, herritarren eskubideak babesteko mota horretako tresna digitalen aurrean.
Telekomunikazioetako ministroen bilera informala egin da Leonen urriaren 23 eta 24an, eta, bertan, Digitalizazioko eta Telekomunikazioetako arduradunek adimen artifizialaren erabilerari buruzko Europako erregelamendua lantzen jarraitu dute. Teknologia hori erregulatzea da helburua, arriskuak azpimarratuz.
Helburua da estatu kideek posizioak bateratzea Leonen, adimen artifizialari buruzko trilogoa bultzatzeko, erregelamenduaren onarpena arintze aldera. Araudiari buruzko eztabaiden artean, gaur egun arrisku handiko kasuen definizioa eta AAren gobernantza daude.