Neguari begira, Batzordeak gaurtik aurrera ahalegin handia eginen du energia kontsumitzen dutenak babesteko: bereziki, pertsona kalteberenak.

Batzordeak energia garbirako trantsizioa denentzat bidezkoa eta zuzena izanen dela bermatzeko konpromisoa indartu du, pobrezia energetikoari buruzko Gomendio bat onartuta.

Gomendioak jardunbide egoki batzuk ezartzen ditu, estatu kideek egiturazko hobekuntzak egin ahal ditzaten, pobrezia energetikoaren sakoneko arrazoiei heltzeko. Halaber, azpimarratzen du inbertsioak egin behar direla, egiturazko neurrien bidez etxeen eta etxetresna elektrikoen energia-errendimendu txikiari aurre egiteko. Beste neurri batzuk ere aipatzen dira: energia-fakturei eta energia aurrezteko praktikei buruzko informazio argia ematea eta herritarrak animatzea energia-komunitateetan sartzera edo energia berriztagarrietan oinarritutako irtenbideak hartzera. Gomendioak Batzordearen zerbitzuen lan-dokumentu xehea du atxikita, eta iradokizunak ere egiten ditu EBren aurrekontua estatuetan baliatzeko moduari buruz.

Gehiago irakurri