EBko mugikortasun kulturaleko programa handienak, “Kulturak Europa mugiarazten du” izenekoak, artisten egonaldietarako proposamenen bigarren deialdia ireki berri du.
Deialdi hau, besteak beste, Europa Sortzaileko 40 herrialdetan egoitza duten irabazi asmorik gabeko erakundeei, GKEei, erakunde publikoei, fundazioei, enpresei edo autonomoei zuzenduta dago. Aktibo egon behar dute arte eszenikoetan, ikusizko arteetan, musikan, kultura ondarean, arkitekturan, diseinuan eta modan, bai eta literaturan ere. Deialdia 2024ko urtarrilaren 16ra arte egonen da indarrean.
Hautatuek dirulaguntzak jasoko dituzte gonbidapen eta ostatu gastuak ordaintzeko nazioarteko bost artista eta kulturako profesionalei, gehienez, 10 hilabetez gehienez ere, bai eta parte-hartzaileentzako mugikortasun bekak ordaintzeko ere. Eskatzaileek ingurune egokia, ekipamendua eta tutoretza eskaini beharko dizkiete gonbidapena jasotzen duten artistei, beren proiektuak ahalik eta baldintza onenetan egin ahal izan ditzaten. Artistek eta kulturako profesionalek osagarri bat edo gehiago jaso ditzakete, hala nola bidaia ekologikoak, familia laguntza edo desgaitasunerako laguntza, halakorik badute, bai eta oinarrizko mugikortasun beka ere. Itsasoz haraindiko herrialde eta lurraldeetatik edo EBko eskualde ultraperiferikoetatik datozen eskaerak ere onartzen dira.