Autonomia Estrategiko Irekia da Europar Batasuneko estatu edo gobernuetako arduradunek Granadan egin duten bilera informalaren funtsezko gaietako bat. Helburua da EB lehiakorrago eta erresilienteago baterantz aurrera egitea, munduko eraldaketa teknologiko eta geopolitikoak ikusita.
COVID-19aren pandemiak eta Errusiaren Ukrainako inbasioak agerian utzi dute EBk hirugarren herrialdeekiko mendekotasun handiegia duela zenbait ondasun, lehengai edo funtsezko zerbitzu hornitzeko, eta hornidura kateetan etorkizunean gerta daitekeen edozein etenek (adibidez, herrialde hornitzaile batean mugak ixteagatik edo barneko arazo batengatik gertatutakoa) eskasia arazo larriak sor ditzakeela eta arriskuan jar ditzakeela Europako herritarren hazkunde ekonomikoa eta ongizatea.
Autonomia Estrategiko Irekia mehatxu horri aurre egiteko sortu zen, protekzionismoan erori gabe eta Europako lehiakortasun, jasangarritasun eta kohesio balioei uko egin gabe.