Nafarroako Gobernuak erakunde horren Batzarrean duen ordezkaritza berritzea onetsi du. Bertan sartzen dira Akitania Berria eta Euskadi, eta ekonomia sozialeko lankidetza estrategikoa baimendu berri du

Nafarroako Gobernuak Europar Batasunean duen protagonismoa areagotuko du, eta bere gain hartuko du euroeskualdearen lehendakaritza 2024-2025 aldian: María Chivite Navascués arituko da kargu horretan.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du Akitania Berria eta Euskadi ere biltzen dituen erakunde horren Batzarrean duen ordezkaritza berritzea; izan ere, azken Batzorde Exekutiboan erabaki zen ekonomia sozialeko lankidetza estrategikoa baimendu berri du, eskualde horiekin batera. Beste ekimen batzuekin batera –hala nola Euroeskualdeko Berrikuntzarako laguntzen berehalako deialdia edo Poctefako Urte Anitzeko Finantza Esparruarekin zerikusia dutenak–, departamentuarteko lan ildo garrantzitsuak dira, eta bigarren lehendakariorde Ana Ollo Hualde buru duen Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak sustatzen ditu, Kanpoko Ekintza Planaren barruan. Hark azaldu ditu gaur eguerdian, Gobernuaren bileraren osteko prentsaurrekoan.

Bilkura horretan erabaki denez, Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivite Cornago jaunak Bernardo Ciriza Pérez ordeztuko du “Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa euroeskualdea” izeneko Lurralde arteko Lankidetzarako Europako Lurralde Taldearen Batzarrean. Organo horretan Nafarroa ordezkatzen jarraituko dute María Chivite Nafarroako lehendakariak berak, Ana Ollo bigarren lehendakariordeak, Mikel Irujo Amezaga Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak, eta Juan Cruz Cigudosa García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak. Ordezkaritza hori Sergio Pérez García Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak osatuko du.

Gehiago irakurri