Duela gutxiko komunikazio baten bidez, Batzordeak ekarpena egin dio agintariek Granadan eginen duten hurrengo eztabaidari, gai hauei buruz: EBren autonomia estrategiko irekiaren etorkizunera bideratutako ikuspegia eta EBren hurrengo urteetarako lehentasunezko helburuak.

Komunikazio horretan, hauen balantzea egin du: ekonomia erresilienteagoa, lehiakorragoa eta jasangarriagoa eraikitzeko, EBko herritarrak babesteko eta haien ongizatea bermatzeko lorpenak eta egiteke dauden erronkak. Eztabaida hori bat dator EBko agintariek 2022ko martxoaren 11n onetsitako Versallesko Adierazpenarekin.

Komunikazioak ahalegin handiagoa eskatzen duten esparru espezifikoak aipatu ditu, hala nola merkatu bakar berritzaileagoa eta interkonektatuagoa sortzea, barne kohesioa babestea, nazioarteko bazkideekin aliantzak sustatzea, eta EBk bere herritarrentzako eta eskualdearentzako segurtasun hornitzaile gisa duen gaitasuna garatzea. EBk lanean jarraitu behar du arriskua murrizteko eta bere oinarri ekonomiko eta industriala indartzeko, eta, aldi berean, bere segurtasun ekonomikoa eta bere eredu sozial paregabea babestu behar ditu.

Gehiago irakurri