Buletin honetan jasotzen dira Espainiak EBko Kontseiluaren lehendakaritza hartu zuenetik egin diren ekintza garrantzitsuenak.

Honako hauek nabarmentzen dira:

  • Gizarte eta lan eremuan, Madrilen egin zen Enpleguko eta Gizarte Politiketako ministroen kontseilu informalak ardatz izan ditu elkarrizketa soziala eta lan duina, eta hizpide izan ditu, besteak beste, Europako Enpresa Batzordea, telelana, autonomoen gizarte babesa edo langileen osasun mentala.

Kapitulu horretan bertan, demografiaren gaia nabarmendu da, eta mendebaldeko gizartearen zahartzea dela-eta babes sozialerako ditugun sistemak egokitu beharra ere, nagusientzako eta haurrentzako zaintza sistemen bitartez, aurrera egiteko Zainketen Europako Estrategian.

  • Osasunaren esparruan, Las Palmasen Osasuneko ministroen bilera informala egin zen. Bileran Open Strategic Autonomy (OSA) proiektua nabarmendu zen, zeinaren helburua baita EBren autonomia estrategiko irekia bermatzea, energia eta osasuna bezalako funtsezko sektoreetan. Bestelako gaiak ere jorratu ziren, hala nola sektorearen digitalizazioa edo osasun mentala.

 

  • Kontsumoaren esparruan, barne merkatuari buruzko ministroen bilera informala egin da Bilbon, Industriako eta Kontsumoko ministroekin. Kontsumitzailearen Agenda Berriari buruz eztabaidatu dute. Agenda horretan kontsumitzaileak, bereziki ahulenak, babesteko 22 ekintza ezartzen dira, giltzarri diren bost arlotan. Neurri nabarmenen artean, kontsumitzaileak ahalduntzeko neurriak daude, trantsizio ekologikoan aktiboki parte har dezaten, bai eta mundu digitalen kontsumitzaileak babesteko neurriak ere. Horretaz gain, honako hauei buruz eztabaidatu zen: kontsumitzaile arduratsuak; produktuen konpongarritasuna eta zaharkitze goiztiarra, eta enpresa-greenwashingaren aurkako babesa.

 

  • Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirolaren Kontseiluari dagokionez (ECYS), haren programako bi lehentasun nagusiak honako hauek dira: batetik, hezkuntza digitala eta inklusiboa garatzea eta, bestetik, kultura eta kirola Europako herritarren zutabe gisa ezartzea. Gazteriaren arloan, gazteen osasun mentalaren garrantziarekiko konpromisoa areagotzeaz gain, Espainiak adierazi du 2019-2027 Gazte Estrategia indartzeko asmoa duela. Zutabe kulturalari dagokionez, EBko Kontseiluaren Lehendakaritza berria ahaleginduko da industria horretako artista eta langileentzako estatutu europar bat ezartzen, eta bideojokoei buruzkok estrategia europar bat formalitzatzen. Azkenik, kirolari dagokionez, Espainiako Lehendakaritzak hiru lehentasun adierazi ditu: berdintasuna bultzatzea, bereziki emakumeen inklusioa; kirol espazioak “espazio seguruak” direla bermatzea, eta gorroto ekintzak desagertaraztea.