Batzordeak hogeita bi estatu kideri (besteak beste, Espainiari) zitazio-gutunak bidaltzea erabaki du, eduki terroristak online zabaltzeari buruzko erregelamenduaren ondoriozko betebehar jakin batzuk ez betetzeagatik, hala nola: edukiak kentzeko aginduak emateko eta izendapen hori Batzordeari jakinarazteko agintaritza edo agintari eskudunak izendatzeko betebeharra, harremanetarako gune publiko bat izendatzeko betebeharra eta legezko betebeharrak betetzen ez direnean zehapenei buruzko araudia eta neurriak ezartzeko betebeharra.
Online eduki terroristei buruzko erregelamendua 2022ko ekainaren 7tik aurrera aplikatuko da. Datuak ostatatzeko zerbitzuak ematen dituztenak behartuta daude eduki terroristak ordubeteko epean kentzera, estatu kideetako agintariengandik kentzeko agindua jasotzen dutenean, eta neurriak hartzera beren plataformak eduki terroristen mende daudenean.