Deialdia irekia dago estatu kideetako toki entitate eta eskualde guztientzat, eta saria hartuko dute bi kategorietako (50.000 biztanletik beherako eta hortik gorako entitateak) bakoitzeko hiru irabazleek.
“Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuak” sariek aitortzen dute Europako hiri, herri nahiz eskualdeek inklusioa sustatzeko eta bazterketarik gabeko gizarteak sortzeko egiten duten lana.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 15ean bukatzen da, eta sariak emateko ekitaldia 2023ko apirilaren 27an izanen da, Bruselan.
Iragarri da, orobat, 2023an sari espezifiko bat emanen zaiela LGTBIQ berdintasuna sustatzen duten toki agintariei. Hiru irabazle izanen dira kategoria horretan, eta biztanle kopurua ez da sari horretan aintzat hartuko.