Batzordeak egiaztatu duenez, araubidearen bertsio aldatua ere bat dator aldi baterako krisi-esparruan ezarritako baldintzekin. Zehazki, laguntza gehienez 250.000 eurokoa izanen da nekazaritza-produktuen ekoizpen primarioan aktibo dagoen onuradun bakoitzeko, 300.000 eurokoa arrantzaren eta akuikulturaren sektoreetan aktibo dagoen onuradun bakoitzeko, eta 2 milioi eurokoa gainerako sektore guztietan aktibo dagoen onuradun bakoitzeko; gainera, laguntzak 2023ko abenduaren 31n emanen dira beranduenez.
Batzordeak uste du Espainiako araubideak, bere bertsio aldatuan, beharrezkoa, egokia eta proportzionatua izaten jarraitzen duela estatu kide baten ekonomiaren nahasmendu larri bat konpontzeko, EBFTren 107. artikuluko 3. apartatuko b) letraren arabera eta aldi baterako krisi-esparruan ezarritako baldintzekin bat etorriz. Hori oinarri hartuta, Batzordeak aldatu den araubidea onetsi zuen, EBko estatu laguntzei buruzko arauen arabera.