Ondorioetan, Kontseiluak gogorarazi du gizarte, ekonomia eta lurralde kohesioaren helburuak funtsezko tokia duela Europako proiektuan. Era berean, azpimarratu du oso garrantzitsua dela EBko finantza interesak babestea

Batzordeari hainbat egiteko eskatu zaizkio, hurrengo lege esparrua prestatzeari: errendimenduan oinarritutako diru itzulketak eskaintzen dituen aukerak azter ditzala eta ahalik eta etekin handiena atera diezaiola, arauak sinplifikatzeko eta EBko programa guztietan bateratzeko ahaleginak egiten jarrai dezala, eta EBko politiken egungo tresnak ebalua ditzala beste berri batzuk sartu aurretik, haien artean gainjartzerik gerta ez dadin.

Gehiago irakurri