Nafarroako EUROPE DIRECTek Europar Batasunaren 2019-2024 aldirako lehentasunetako bat aurkezten dizu.

Teknologia digitala pertsonen bizitza aldatzen ari da. EBren estrategia digitalaren xedea da eraldaketa horrek pertsona eta enpresentzako funtziona dezan lortzea, baina hemendik 2050era Europa klimaren aldetik neutroa izan dadin lortzeko xederako lagungarria izateko jomuga ere badu. Batzordeak Europaren «Hamarkada Digitala» izatea lortu nahi du. Orain, Europak bere subiranotasun digitala finkatu eta arauak ezarri behar ditu, besteenei jarraitu beharrean, datuak, teknologia eta azpiegiturak oinarri hartuta.

Bisitatu gure webguneko hurrengo atala, eta gehiago ezagutuko duzu Europako eraldaketa digitalari buruz.