Loading Events
This event has passed.

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz haraindiko lankidetza mikroproiektuen lehen deialdia antolatu du, Pirinioak-Mediterraneoa Euroeskualdearekin, Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdearekin, Pirineos Pyrénées LLEEarekin eta lurralde hautagarrietako bazkide instituzionalekin batera.

Mugaz haraindiko lankidetzaren arloan esperientzia gutxi edo batere ez duten eta INTERREG POCTEFA proiektu arruntak egiterik ez luketen erakunde txikiei zuzendutako deialdia da. Horregatik, aurkezpen orokorreko lehen webinarra eginen da 2022ko urtarrilaren 20an, ostegunarekin, 11:00etatik 13:00etara. Webinarrean, mikroproiektuen deialdiaren alderdi garrantzitsuenak azalduko dira eta, orobat, deialdiaren inguruan sor daitezkeen lehenengo zalantzak argituko dituzte koordinatzaileek.

Argibide gehiago