
Europako Plazak
23/10/2024 | 18:00 - 19:35
“Europako plazak” Europako Batzordearen proiektu bat da, gure herrietako plazak beti izan diren bezala erabiltzeko sortua: topagune handi bat. Topaketa hontan, herritarrek aurrez aurre hitz egin ahal izango dute Europako ordezkariekin eta tokiko eta eskualdeko agintariekin, urriaren 23an, Berako Kultur Etxean, jarduera ludiko eta gastronomikoez gozatzen duten bitartean.
Programa:
Ongi etorria
18:00 Aitor Elexpuru Egaña, Berako alkatea
18:05 Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko Bigarren Lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria
18:10 Juan González Mellizo, Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako Komunikazio Burua
18:15: Horrela erabiltzen dira Europako kohesio funtsak Nafarroan: Interreg, FEDER, FSE+
- Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako Zuzendari Nagusia
- Arola Urdangarín Ferreira, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Zuzendaria
18:35: Europar Batasunak horrela hobetzen du herritarren bizitza Bidasoaren alde bietan: europar mugazgaindiko proiektu aurkezpena.
- Barriberria (baserrien birgaitzearen mugaz gaindiko proiektua). Entitate liderra: Peio Martikorena Fundazioa
- La Rhune (mazizoaren kudeaketa mugaz gaindiko proiektua). Entitate bazkidea: Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
19:05 Abeltzain eta ekoizleekin elkarrizketa
- Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzakom Nafarroako Gobernuko eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko ordezkariak bertako bi abeltzain eta bi elikagai ekoizleekin solastatuko dira.
19:35 Euroaperitiboa Parte hartzaileek elkarrizketa jarraituko dute, tokiko produktuak dastatzen dituzten bitartean.
- Izena eman hemen
- Europako Plazen inguruko informazio gehiago hemen