NextGenerationEU: Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargurako ordainketak 150.000 milioi eurotik gorakoak izan dira
europedirectnavarra@navarra.es2023-04-04T12:32:14+01:00Espainiari 6.000 milioi euro ordaindu ondoren, Batzordeak jada 150.000 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkie estatu kideei, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) kontura. SEM da 800.000 milioi euroko NextGenerationEU suspertze planari oinarria ematen dion funtsezko tresna; beraz, oraingo hau une garrantzitsua da. Bi urte pasatxoan, SEMek erreforma eta inbertsio eraldatzaileak sustatu ditu estatu kide guztietan,