Europako Batzordeak abian jarri du eskala txikiko proiektuen hirugarren deialdia, Berrikuntza Funtsaren esparruan. Funts hori karbono gutxi isurtzen duten teknologia berritzaileak hedatzeko munduko finantzaketa programa handienetako bat da

Eskala txikiko proiektuen deialdi hori Batasunaren isurtzeko eskubideen merkataritza araubidearen (RCCDE) isurketa eskubideen enkantetik datozen diru-sarrerekin finantzatzen da, eta are gehiago bultzatuko du Europa deskarbonizatzeko industria irtenbideen hedapena.

Deialdi berriak 100 milioi euro banatuko ditu, dirulaguntzen bidez, eskala txikiko hainbat proiekturen artean. Kapital gastua 2,5 eta 7,5 milioi euro artekoa izanen da, eta arlo hauetara bideratuko da: energia berriztagarriak, energia kontsumo handiko industrien deskarbonizazioa, energia biltegiratzea, eta karbonoa atzitzea, erabiltzea eta biltegiratzea.

Gehiago irakurri