Espainiari 6.000 milioi euro ordaindu ondoren, Batzordeak jada 150.000 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkie estatu kideei, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) kontura.
SEM da 800.000 milioi euroko NextGenerationEU suspertze planari oinarria ematen dion funtsezko tresna; beraz, oraingo hau une garrantzitsua da. Bi urte pasatxoan, SEMek erreforma eta inbertsio eraldatzaileak sustatu ditu estatu kide guztietan, trantsizio ekologikoa eta digitala bizkortu ditu eta Batasunaren erresilientzia orokorra handitu du.
SEMek azkar gauzatzen jarraitzen duen bitartean, Batzordeak online mapa interaktibo bat jarri du abian gaur, SEMek diruz lagundutako proiektuak eta estatu kideak tokian bertan gauzatzen ari direnak erakusten dituena. Mapak SEMen funtzionamenduaren gardentasuna areagotzen lagunduko du, bai eta horrek herritarrengan, enpresetan eta EBko gizarte zibilean dituen benetako ondorioak areagotzen ere.