UNEDek hirugarren urtez jarraian Europako Klima Zuzenbideari buruzko etengabeko prestakuntza ikastaroa eskaintzen du. 6 ECTSko titulua da, eta ikasleen eta graduatuen prestakuntza osatzera bideratuta dago, klima-erregulazioaren arloan. Ikastaroak Europar Batasunaren laguntza du, Jean Monnet Klima Zuzenbideari buruzko moduluaren bidez.

Ikastaroan, besteak beste, gai hauek landuko dira:

  • “Isuri-eskubideak” salerosteko Europako araubidea
  • Hondakinen arloko Europako araudia eta “ekonomia zirkularra”
  • Energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien arloko Europako araudia
  • EBko Nekazaritza Politika Erkidea eta klima-aldaketaren aurkako borroka
  • “Europako Itun Berdea” eta klima-trantsizioaren kostuen birbanaketa

Aurten, matrikularen % 100 estaltzen duten BEKAK emateko deialdia egiten den azkena izanen da.

Ikastaroaren bloga kontsulta dezakezu. Bertan, Jean Monnet moduluari, ikastaroari eta ikasle ohien testigantzei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Informazio gehiago