UNEDek hirugarren urtez jarraian Europako Klima Zuzenbideari buruzko etengabeko prestakuntza ikastaroa eskaintzen du. 6 ECTSko titulua da, eta ikasleen eta graduatuen prestakuntza osatzera bideratuta dago, klima-erregulazioaren arloan. Ikastaroak Europar Batasunaren laguntza du, Jean Monnet Klima Zuzenbideari buruzko moduluaren bidez.
Ikastaroan, besteak beste, gai hauek landuko dira:
- “Isuri-eskubideak” salerosteko Europako araubidea
- Hondakinen arloko Europako araudia eta “ekonomia zirkularra”
- Energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien arloko Europako araudia
- EBko Nekazaritza Politika Erkidea eta klima-aldaketaren aurkako borroka
- “Europako Itun Berdea” eta klima-trantsizioaren kostuen birbanaketa
Aurten, matrikularen % 100 estaltzen duten BEKAK emateko deialdia egiten den azkena izanen da.
Ikastaroaren bloga kontsulta dezakezu. Bertan, Jean Monnet moduluari, ikastaroari eta ikasle ohien testigantzei buruzko informazioa aurkituko duzu.