Batzordeak eta goi ordezkariak EBko Kanpo Ekintzaren barneko Gazteentzako 2022-2027rako Lehen Ekintza Plana onetsi zuten atzo, eta horixe izanen da historiako lehen esparru politikoa mundu osoko gazteekin lankidetza estrategikoa izatearen alde, etorkizun erresilienteagoa, inklusiboagoa eta jasangarriagoa eraikitze aldera

Plan horrek nazioarteko konpromisoak betetzen lagunduko du, hala nola Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioa, gazteek parte-hartze handiagoa izan dezaten eta ahaldundu daitezen EBren kanpo ekintzako politiketan.

EBko Kanpo Ekintzaren barneko Gazteentzako Lehen Ekintza Planak hiru ekintza zutabe ditu, EBren eta herrialde elkartuetako gazteen arteko lankidetza eratzen lagunduko dutenak:

  1. Elkarrizketarako aritzea lankidetzan: gazteei orain arte izan duten ahotsa baino handiagoa ematea politikak prestatzean eta erabakiak hartzean.
  2. Ahalduntzeko aritzea lankidetzan: desberdinkerien aurka borrokatzea eta gazteei aurrera egiteko behar dituzten gaitasunak eta tresnak ematea.
  3. Harremanak izateko aritzea lankidetzan: gazteek harremanak izateko eta mundu osoko gazteekin harreman sareak ezartzeko aukerak sustatzea.

Gehiago irakurri