Europako Batzordea urrats garrantzitsuak egiten ari da finantza arriskua kudeatzeko eta araudia betetzeko esparrua hobetzearren, Batasuneko finantza eragiketen hazkunde garrantzitsuaren erritmoari jarraitu ahal izateko.

 

Batzordeak arriskuen arduradun nagusi independentearen zeregina zabaltzea erabaki du, eta, hala, Batasuneko finantza eragiketa guztiak gainbegiratuko ditu, barnean hartuta jesapenak, zorraren eta likideziaren kudeaketa, mailegu eragiketak eta aurrekontu bermeak, bai eta kudeatutako aktiboak ere. Iliyana Tsanovak betetzen du kargu hori, 2021ean izendatu zutenetik.

Azken bost urteetan, Batasunaren aurrekontuak gero eta gehiagotan jo du zenbait finantza tresna erabiltzera Batasunaren aurrekontuaren boterea aprobetxatzeko eta, horrela, baliabide publikoen erabilera efizienteagoa emateko. Jesapen eta mailegu operazioek eta aurrekontu bermeek ongi babestu dituzte estatu kideetako inbertsioak eta susperraldi ekonomikoa; Ukrainari berebiziko laguntza eman diote, eta herrialde atxikiei eta auzokoei lagundu diete.

EBko finantza eragiketen arriskuen kudeaketa indartzea, hain zuzen ere, Batzordeak EBko aurrekontuaren finantza gobernantza sendoarekin hartutako konpromisoaren parte da, eta bat dator von der Leyen presidenteak Piotr Serafin-i —Aurrekontuko, Iruzurraren aurkako Borrokako eta Administrazio Publikoko komisarioari— bidalitako misio gutunarekin.

Arriskuen zuzendariaren funtzioa berebiziko zutabea da «hiru defentsa ildoen» ereduan; alegia, arriskuaren gobernantzarako jardunbide egokien esparrua den eredu horretan. Eredu horretan

  • lehen defentsa lerroa Batzordearen zerbitzu hauek osatzen dute: EBko jesapenei, maileguei eta aktiboen kudeaketari lotutako eragiketak eta aurrekontu bermeak kudeatzen dituztenek;
  • Arriskuen Zuzendariak, defentsa korporatibo independenteko bigarren lerroa den aldetik, arriskuak kudeatzeko politikak formulatzen ditu, eta horien ikuskapen independentea egiten du, kontrol eta erantzukizun gehigarriak bermatuta;
  • Barne Ikuskaritzako Zerbitzuak, hirugarren defentsa lerroa denak, arriskuaren gobernantzari buruzko berme independentea ematen du.

Esparru eredu hori onartuta eta Arriskuen Arduradun Nagusi independente bat ezarrita, Batzordeak erabat aplikatu ditu Europako Kontuen Auzitegiaren 16/2023 txosten bereziko gomendio guztiak, EBren zorraren kudeaketari buruzkoak.

Informazio gehiago