3 SARI NAZIONAL

Ekainaren 7an, ezarritako 6 hezkuntza kategorietan 2024ko eTwinning sari nazionala jaso duten irakasle espainiarren zerrendak argitaratu ziren.

Emandako 10 sari nazionaletatik, 3 Nafarroako 4 irakasleri eman zaizkie:

Esteka honetan  eta beste honetan xehetasunak dituzue.

Sariak emateko ekitaldia Valentzian izanen da, uztailaren 3an, goizeko ordutegian, eta arratsalde horretan bertan saritutako irakasle guztiak Bruselara joanen dira, INTEFeko eTwinning programarako Laguntza Zerbitzu Nazionaleko langileek lagunduta.

EUROPAKO SARI BAT

Gainera, eta hau beste albiste garrantzitsu bat da, Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIko Araceli López irakasleak Europako sari bat jaso du «Let’s Podcast» proiektuarengatik, eta 2024ko irailaren amaieran Bruselan eginen den eTwinning urteko konferentziara gonbidatuko dute.