3 SARI NAZIONAL
Ekainaren 7an, ezarritako 6 hezkuntza kategorietan 2024ko eTwinning sari nazionala jaso duten irakasle espainiarren zerrendak argitaratu ziren.
Emandako 10 sari nazionaletatik, 3 Nafarroako 4 irakasleri eman zaizkie:
- Aurea Garde eta Ana Frago, Iruñeko Julio Caro Baroja BHI («Micro & Nano«proiektua)
- Isabel Canal, Iruñeko Jesuitinak ikastetxea («eTwinning behind the scenes«proiektua)
- Marisol Montañés, Tuterako Huertas Mayores HLHIP («A rainbow of emotions«proiektua)
Esteka honetan eta beste honetan xehetasunak dituzue.
Sariak emateko ekitaldia Valentzian izanen da, uztailaren 3an, goizeko ordutegian, eta arratsalde horretan bertan saritutako irakasle guztiak Bruselara joanen dira, INTEFeko eTwinning programarako Laguntza Zerbitzu Nazionaleko langileek lagunduta.
EUROPAKO SARI BAT
Gainera, eta hau beste albiste garrantzitsu bat da, Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIko Araceli López irakasleak Europako sari bat jaso du «Let’s Podcast» proiektuarengatik, eta 2024ko irailaren amaieran Bruselan eginen den eTwinning urteko konferentziara gonbidatuko dute.