Aste honetan amaituko da Gaitasunen Europako Urtea. Horren helburua zen pertsonei laguntzea kalitatezko enpleguak lortzeko behar dituzten gaitasunak eskuratzen eta enpresei laguntzea EBko gaitasunen urritasunari aurre egiten.

Urte horretan, EBk gaitasunei buruzko 190 ekimen gidatu ditu, eta 2.000 ekintza eta jarduera baino gehiago antolatu ditu Europa osoan, milioika pertsona mobilizatuz eta horiek gaitasunen erdigunean kokatuz toki, eskualde eta Europa mailan.

Gaitasunen Europako Urteak elkarrizketarako, lankidetzarako eta ekintzarako plataforma bat eskaini du estatuetako eta EBko erakundeen, solaskide sozialen, hezkuntza eta prestakuntza hornitzaileen, ikasleen, enplegu zerbitzu publikoen eta enpresen artean. Ekintza enblematiko batzuek (adibidez, “Making Skills Count“, “Meet the Champions of Excellence” eta “European Vocational Skills Week“) nabarmendu dute zer garrantzitsuak diren hainbat sektoretan aplikatzen ahal diren funtsezko gaitasunak, eta azpimarratu dute etengabeko lankidetza behar dela alderdi interesdun guztiekin.