Europako Batzordeak argitara eman ditu babes zibileko Europako ekintzei buruz estatu kideek duten iritzi publikoa neurtzeko Eurobarometro bereziaren emaitzak. Emaitzen arabera, Europar Batasuneko herritar gehienek uste dute babes zibileko jarduerak EB osoan koordinatu behar direla.

EBko 27 estatu kideetan inkestatutako gehienek (% 94) uste dute EBko herrialdeetako batean hondamendi bat gertatzen bada, eta hondamendi hori handiegia bada berak bakarrik aurre egiteko, EBko beste herrialdeek lagundu egin behar diotela. Ia kopuru berak (% 91) uste du EBk munduko beste edozein herrialderi ere lagundu behar diola hondamendi kasuetan.

Inkestaren emaitzen arabera, EBk krisi egoerak kudeatu beharko lituzke; izan ere, inkestatutako hamarretik bederatzik uste du garrantzitsua dela EBk koordinazio lanetan laguntzea, EBn eta beste herrialde batzuetan hondamendiak gertatzen direnean.  Halaber, inkestatutako hamar europarretik bederatzik uste du EBren jarduketa koordinatua areagotu beharko litzatekeela, etorkizuneko hondamendi eta krisiei eraginkortasun handiagoz erantzuteko.  Beraz, EBren esku-hartze handiagoa nahi duten herritarren ehunekoa 6 puntu igo da 2020. urtetik, % 84tik % 90era.

Informazio gehiago