Abenduaren 31n Espainiak Europar Batasunaren Kontseiluaren lehendakaritzan egin duen sei hilabeteko txandakako aldia amaituko da. Kontseiluko hurrengo lehendakaritza Belgikaren esku izanen da; 2024ko lehen seihilekoan ariko da ardura horretan.
Urtarrilaren 1etik aurrera Belgikaren egitekoak izanen dira Europako agenda bultzatzea eta Espainiak lehendakaritzan izan den aldian aurreratu dituen dosierrak lantzea. Uste dugu horiek jarraibide egokiak izanen direla Belgikaren lehendakaritzapean Europaren agenda estrategiko berria lantzeko.
Espainiak lau lehentasunetan oinarritutako programa prestatu zuen bere seihilekorako: EB berriro industrializatzea eta beraren autonomia estrategiko irekia bermatzea; trantsizio ekologikoan eta ingurumen egokitzapenean aurrera egitea; justizia sozial eta ekonomiko handiagoa bultzatzea; eta Europaren batasuna indartzea.
Azken sei hiletan 1.766 bilera formal egin dira, 71 espediente itxi dira trilogoetan eta aurrerapenak egin dira legegintzan eta politikan Europak munduan daukan lekua sendotzeko.