Europako Batzordeak onartu egin du Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EIC, ingelesezko siglen arabera) 2024rako lan-programa, zeinak 1.200 milioi eurotik gorako finantzaketa-aukerak eskainiko baititu. Zenbateko hori enpresa txiki eta ertainei eta start-upei emanen zaie, deep tech arloko berrikuntzak garatu eta zabaldu ditzaten eremu kritikoetan, hala nola adimen artifizial sortzailean, erdieroaleetan, teknologia kuantikoetan, espazioan edo funtsezko lehengaietan.

Europako Batzordearen Erabakiak EIC Funtsaren berregituraketa osatzen du. Funts horrek 585 milioi euroko kapital-injekzioa jasoko du hautatutako enpresetan inbertitzeko, eta 2.000 milioi baino gehiago mobilizatuko ditu inbertsio berrietan. Gainera, EIC funtsak malgutasun handiagoa izanen du inbertsio-zorroa kudeatzeko.

EICren finantzaketatik 420 milioi euro bideratuko dira teknologia berritzaileetara eta enpresa txiki eta ertainetara eta sortzen ari diren enpresetara, horren bidez babesa emateko Europako Itun Berdeari, Txipen Legeari, adimen artifizialari buruz eginen den legeari, Europako Berrikuntza Agenda Berriari eta EBren beste politika batzuei.

Informazio gehiago