Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeak arbitrajea sustatzen du bere webgunearen bidez, gatazkak ebazteko borondatezko tresna bat den aldetik

Kontsumoko Arbitraje Batzordearen Arbitraje Sistemaren webguneak helburu hauek ditu: ulertzea zer den kontsumoko arbitrajea, ulertzea zein diren arbitraje-molde horretara jotzeko betekizunak, ezagutzea zein diren prozesuaren faseak eta eskura jartzea hainbat arlotan emandako arbitraje-laudo ugari. Webgunea gaur aurkeztu da Nafarroako Gobernuaren Kontsumo Zerbitzuan, FAIRNESS proiektuaren barnean.

FAIRNESS proiektuak 63.747,95 euroko aurrekontua du, eta kontsumo-arbitrajea bultzatzen du, kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazkak konpontzeko borondatezko tresna izan dadin. Proiektuak Europar Batasunaren 53.966,92 euroko finantzaketa eskuratu du, Kontsumitzaileen Babeserako eta Arbitrajerako Ataleko eta hari laguntza teknikoa ematen dion Tracasa Instrumental-eko langileen ardurapean.

FAIRNESSen helburua da arbitrajea kontsumoaren arloan kontsumitzaileen eta enpresen eta profesionalen artean dauden gatazkak konpontzeko mekanismoa izan dadin sustatzea, bide judizialaren ordez erabil dadin, Europako gomendioekin bat etorriz. Arbitraje hori Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeak kudeatzen du Europar Batasunaren aurrean ADR (Alternative Disputes Resolutions) eragile egiaztatua baita, eta babestua baitago 2013/11 Zuzentarauan (kontsumo-arloko gatazkak auzitara jo gabe ebazteari buruzkoa ) eta gure ordenamendu juridikora egindako transposizioan (7/2017 Legea, Zuzentarauaren eduki berari buruzkoa).

Gehiago irakurri