Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako jarduneko ministroak, Raquel Sánchezek, defendatu du trenak eta trenbidearen liberalizazioak funtsezko eginkizuna dutela paradigma aldaketan; alegia, mugikortasun jasangarriago eta deskarbonizatuago baterako aldaketan; horregatik eskatu du Europar Batasuneko herrialde guztiek berma dezatela operadore berriak oztoporik gabe sartu ahal izatea; horixe egin zuen Espainiak 2021ean.

“Zerbitzuen liberalizazioa Europako politikaren funtsezko elementua da etorkizuneko trenbide horretarako. Horregatik, beharrezkoa dugu herrialde guztiek trenbidearen oztoporik gabeko liberalizazioa bermatzea, Espainiak egin zuen bezala; herrialde horrek modu ordenatuan abiarazi zuen 2021etik aurrera merkatua operadore berriei irekitzeko prozesua, eta gaur egun bide berean jarraitzen dugu”, adierazi du ministroak gaur, Madrilen, “Trenbidearen liberalizazioa: erronka eta aukera berriak” konferentzia inauguratu duenean.

Ekitaldi hori Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak antolatu du, Adif – Trenbide Azpiegituren Administratzailearen bidez, eta Europar Batasuneko Kontseiluko Espainiaren Lehendakaritza dela-eta garatutako ekitaldi-programaren barruan sartuta dago.

Gehiago irakurri