Bateriei buruzko Europako erregelamenduak, jadanik indarrean denak, bermatuko du bateria guztiek karbono-aztarna txikia izan dezatela. Ahalik eta substantzia kaltegarri gutxien erabiliko dituzte, lehengai gutxiago behar izanen dituzte eta Europan bildu, berrerabili eta birziklatuko dira.

2025etik aurrera, neurriak ezarriko dira baterien errendimendua hobetzeko eta karbono-aztarna gutxitzeko bai ibilgailu elektrikoetan, bai garraio arinean eta baita aplikazio industrialetan ere. EBn merkaturatzen diren bateriek substantzia kaltegarrien kopuru mugatu bat izan ahalko dute, beharrezkotzat jotzen direnak baino ez.

Birziklapenaren efizientziaren helburua, bai eta materialen berreskurapenari eta birziklatutako edukiari buruzko helburuak ere, 2025etik aurrera sartuko dira pixkanaka. Bildutako pilen hondakin guztiak birziklatu beharko dira eta berreskurapen maila handia lortu beharko da, batez ere kobaltoa, litioa eta nikela bezalako lehengai kritikoekin.

2027tik aurrera, kontsumitzaileek produktu elektronikoen pila eramangarriak kendu eta aldatu ahalko dituzte, produktu horien bizi-zikloaren edozein unetan.  Lan hori errazteko, pila bakoitzari buruzko informazio zehatza duen pasaporte digitala eskuratu ahalko da QR kode baten bidez.

Gehiago irakurri