Baliteke plataformak behar den arduraz ez ebaluatu izana (phishing) lotutako arriskuak.
Europako Batzordeak prozedura formalak hasi ditu gaur, Booking.com-ek Zerbitzu Digitalen Erregelamendua urratu ote duen ebaluatzeko. Izan ere, baliteke plataformak behar den arduraz ez ebaluatu izana edo modu eraginkorrean ez arindu izana iruzurrezko iragarkiekin eta identitatea ordezteagatiko iruzurrekin (phishing) lotutako arriskuak. Gardentasunaren arloan ere, litekeena da plataformak erregelamendua urratu izana, ez baitzituen argi eta garbi iragarki gisa identifikatu erabiltzaileei erakusten zaizkien bilaketa-emaitzetan hornitzaileek posizio nabarmenagoa lortzeko ordaindu zituzten eskaintzak.
Henna Virkkunen Subiranotasun Teknologikoaren, Segurtasunaren eta Demokraziaren presidenteorde exekutiboak honako hau adierazi du: «Europarrek oporrak erreserbatzeko aukera izan behar dute, iruzurrak jasateko beldurrik gabe. Zerbitzu Digitalen Erregelamenduak erantzukizun argiak ezartzen ditu plataformek arrisku horiei aurre egin diezaieten, eta bermatu behar dugu Europako erreserba-plataforma nagusiak erantzukizun horiek arduraz hartzen dituela».
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus gure prentsa-oharra.