Lantegia interaktiboa izango da eta ezena emate irailaren 25era arte egonen da zabalik.
Europako Batzordeko Edge Observatoryk ertzeko adimen artifizialari buruzko (Edge AI) lantegi bat eginen du 2026ko irailaren 30ean, Internet bidez, Europar Batasunean banatutako AAren bilakaera aztertzeko; saioa 10:00etatik 12:00etara izanen da (CET). Topaketan, honako hauek aztertuko dira: zein den Europako ekosistemaren egungo egoera, zein diren joerak estatu kideen eta sektoreen arabera, eta zer baldintza behar diren edge AI motako azpiegitura fidagarri eta eskalagarriak hedatzeko.
Lantegia interaktiboa izanen da; Edge Observatory-ren azterketaren emaitzak hartuko ditu oinarri, eta parte-hartzaileen ekarpenak jasoko ditu eztabaida bideratzeko. Izen-ematea irailaren 25era arte egonen da zabalik.
Edge AI eta Europako ekosistemaren bilakaera
Saioaren ardatz nagusietako bat izanen da ertzeko AAk zer egoera duen gaur egun EBn. Gainera, programak beste puntu bat ere jasotzen du: berrikusiko da zer aurrerapen eta joera nagusi ari diren izaten estatu kideetan eta hainbat jarduera-sektoretan, teknologia horrek Europan duen garapenaren ikuspegi konparatua eskaintzeko.
Horretaz gain, ekitaldiak aztertuko du Edge Aik zer bilakaera izanen duen etorkizunean Europako merkatuan. Atal horretan, gai hauek aztertuko dira: datozen urteetan tekonologia horren garapena eta ezarpena baldintzatzen ahalko dituzten faktoreak, aukerak, eta erronkak. Azterketa hori egoera zehatz baten barrenean eginen da: datuen prozesamendua deszentralizatzen ari da, eta adimen artifizialeko gaitasunak informazioa sortzen den puntutik hurbilago hedatzen ari dira.
Agendak debate bat ere badakar, eztabaidatzeko zer baldintza behar diren konfiantzazko eta eskalatzeko gaitasuna duen edge AI azpiegitura bat eraikitzeko. Landuko diren alderdien artean daude segurtasuna, jasangarritasuna eta azpiegitura-beharrak; elementu horiek giltzarri dira ingurune operatibo desberdinetan banatutako nodoak ezartzeko.
Edge nodoei jarraipena Europar Batasunean
Edge Observatory ikerketa bat da, 2024-2027 aldirako martxan dagoena, Europar Batasunean edge nodoen hedapena monitorizatzeko. Haren lana kokatzen da Hamarkada Digitalaren helburuaren barrenean: 2030ean 10.000 nodo seguru eta klimatikoki neutro izatea.
Internet bidezko saioak jarraipen hori eta ertzeko AAri buruzko eztabaida lotuko ditu, adimen banatua Europako azpiegitura digitalen garapenari lotutako arloetako bat baita. Lantegiaren formatua diseinatua dago parte-hartzaileek ekarpena egin dezaten EBn teknologia horrek duen orainari eta etorkizunari buruzko elkarrizketan.