Pla de Manlleu biozonak eta ahuntz-, ardi- eta behi-esne ekologikoko probiotikoak egiten dituen Cantero de Letur enpresak parte hartuko dute irailean ebatziko den lehiaketan.
Europako Batzordeak 2026ko EBko Sari Ekologikoen bosgarren edizioko 21 finalistak iragarri ditu. Espainiako bi ekimen iraileko finalean lehiatuko dira: batetik, Pla de Manlleu (Katalunia), eskualde ekologiko/biobarruti onenaren kategorian, eta, bestetik, Cantero de Letur enpresa (Gaztela-Mantxa). Cantero de Letur ahuntz-, ardi- eta behi-esne ekologiko probiotikoak egiten dituen enpresa bat da, eta elikagai ekologikoak eraldatzeko ETE onenaren kategorian lehiatuko da.
Honako erakunde hauek antolatzen dituzte EBren Sari Ekologikoak: Europako Batzordea, Europako Ekonomia eta Gizarte Komitea , Europako Eskualdeetako Komitea, COPA-COGECA eta IFOAM Organics Europe.
Berritzaileak
2022ko lehen edizioaz geroztik, EBren Sari Ekologikoek balio-kate ekologiko osoan berritzaileak, jasangarriak eta inspiratzaileak diren proiektuak nabarmentzen dituzte, eta Europako ekoizpen eta kontsumo ekologikoari balio erantsia ematen dioten ekimenak saritzen.
Datorren irailaren 23an, EBren Egun Ekologikoan, jakinen da zein diren saria jasoko duten 7 ekimenak (EBko 12 herrialdetako ekimenak lehiatuko dira aurten, sei kategoriatan).