Europa Nostrak web-mintegi bat eginen du Ondarearen Europako Sarietarako hautagaitza bat prestatzeko moduari buruz.

Irailaren 7ra arte (astelehena) aurkez daitezke Ondarearen Europako Sarietarako/Europa Nostra 2027ko Sarietarako hautagaitzak. Sari horiek aparteko emaitzak aitortzen dituzte kultura-ondarearen babesean, kontserbazioan, ikerketan eta sustapenean, eta kategoria eta proiektu mota ugari biltzen dituzte, ondare material zein immaterialean.

Gainera, Europa Nostrak web-mintegi bat antolatu du: “Nola prestatu hautagaitza Ondarearen Europako Sarietarako/Europa Nostra 2027ko Sarietarako”. 2026ko abuztuaren 27an eginen da, 17:00etatik 18:00etara (CEST). Erregistratu hemen

Web-mintegiak doakoak dira, baina izena eman behar da.

Gonbita egiten da honako bost kategoria hauetan hautagaitzak aurkezteko:

  • Kontserbazioa eta berrerabilera moldagarria
  • Ikerketa
  • Hezkuntza, prestakuntza eta trebetasunak
  • Herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea
  • Ondarearen txapeldunak

Sariak 2002an sortu zituen Europako Batzordeak, eta ordutik Europa Nostrak kudeatzen ditu. Gainera, Europar Batasunaren Europa Sortzailea programaren laguntza dute.

Hautagai saridunek 10.000 euro jasoko dute eskudirutan, eta ikusgarritasuna irabaziko dute, Europaren aitorpenagatik eta arreta mediatikoagatik, bai eta profesionalen eta adituen harreman sare paneuropar bat ere.

Informazio gehiago eta hautagaitzak